XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

19-6 eta 20-7ko abantaila izan zuten baina Iñarra eta Etxaniz saiatuek murriztea lortu zuten 16 tantuko kartoi itxurosoa lortuz, hortik pasako ez baziren ere.

Jesus Mari Anduezak domeinatu zuen lehia une oroz eta Larrañaga ikusgarri aritu zen, era guztietako erremateak burutuz, zein baino zein zoragarriago, kontrako taldean ere egikera politik ikusi zelarik.

Azkoitiako alkateak, Uria jaunak, ordezkaritza onenarentzat gordea zen taloia, 250.000 pezetakoa, jaso zuen Herriarteko Torneoaren bultzatzaile eta babesle zen Donostiako Aurrezki Kutxa Munizipalaren ordezkariaren eskutik, zaletu azkoitiarren txalo biziekin batera.

Pilota gipuzkoarraren egunari anaiarteko bazkari pilotazale batek eman zion amaiera, Arrate frontoian bertan.

Amaiera ezin hobea izan zuen pilota-festak, tartean pilota federaziotako ordezkariak zirela bai eta pilotaren hesparruko hainbat pertsonaia, hala nola Jesús Fernández Iriondo, Joshe Lopetegi, Atano III txapeldun handiarekin batera.

Andoaingo Gazteleku Elkarteak eta Herriarteko Txapelketaren Lehiaketa-Batzordeak, Javier Carballo buru zuela, bien artean antolaturiko festaz gozatu zirenen esker onak jaso zituzten.

Azkoitiako pilotarientzat jarraiera izan zuen festa-egunak beren herrian.

Harrera sutsua egin zieten herrikoek, musika-banda ere tartean zelarik, eta Udal-Etxeko rezepzioa.